Albisteak

 
Hiribilduko "El Zamorano" kazolak Makroko otzara izugarria irabazi zuen. Sari horrek adierazten du Merkatu Plazan ospatu zen Euskadiko barraskiloen lehiaketan txapeldun suertatu dela. Beste alde batetik, herri mailako txapelduna Noemi Martin izan zen eta BM supermerkatuak emandako sari itzela eraman zuen. Modalitate honetan 78 kazolek hartu zuten parte, bakoitzak gutxieneko 2 kilo barraskilorekin.