Albisteak

 
Segundo Olaeta musika eskolak abenduaren 19, 20 eta 21ean ospatuko du 1. Gabonetako aste kulturala, Lizeo antzokian. Bertan, parte hartuko dute eskolako ikasleek, 5 urtetik 15 urtera bitartekoek. Hortaz, bihar, abenduak 19, ekingo zaie lehenengo ekitaldiei, 18:30ean, gitarra musikaldi baten bitartez. Hurrengo egunean, abenduak 20, 19:00etan, abesbatzak, trikitiak, soinuak eta txeloak izango dira protagonista. Asteazkenean, 19:30ean, jardunaldi ugaridun ikuskizuna egongo da, abesbatzak hasiko dira, ondoren orkestra, dueto akustikoa, banda sinfonikoa, gitarra elektrikoa eta bandak.