Albisteak

 
Eduardo Pérez Martínez, judoko maisu entrenatzaile nazionalak abenduaren 17rako emakumeei zuzendutako jardunaldi irekia antolatu du. Bertan, defentsa pertsonala lantzeko oinarrizko teknikak erakutsiko ditu. Programa honetan gorputz hizkuntza hobetzeko eta arrisku egoerak prebenitzeko errekurtsoak irakatsiko ditu. Ikastaroaren helburu nagusia da dibertitzea eta suerta daitezkeen agresioen aurrean erabil ditzakegun defentsa aktiboko teknikak ikastea. Santanape kiroldegian izango dira jardunaldiak, 10:00etan.