Albisteak

 

Gernika-Lumora etorri den bisitari kopurua iazkoa baino handiagoa izan da, 13.036 bisitari gehiago hain zuzen. Iaz 59.986 etorri ziren eta aurten gurera hurbildutakoak 73.022 izan dira. Jatorriaren arabera, Euskadiko turistei dagokienez, etorritakoak 2.377 lagun izan dira, horietatik 6.271 bizkaitarrak. Estatuko beste toki batzuetatik etorritakoak 33.512 izan dira, gehienak Kataluniakoak dira 9.033, madrildarrak 6.118 eta Valentziakoak 3.924.

Atzerritarrak 28.212 bisitari izan dira guztira. Horietatik Europako hurrengo herrietatik etorritakoak izan dira nagusi: Frantziatik 10.078, Alemaniatik 3.563 eta Erresuma Batutik 1.993.

Santa Maria eliza bisitatzera etorritakoak 4.951 lagun izan dira udan. Astrako aterpetik igarotakoak 5.527 bisitari izan dira Aste Santutik urrira, eta Urriko Azken Astelehenean 2.200 lagunek jaso zuen arreta informazio tokian.