Albisteak

 

Larunbat honetan, azaroaren 4an, barraskiloak protagonista izango dituen azoka hartuko du Gernika- Lumoko Merkatu plazak, hileroko azoka berezien programari dagokionez. Bere ordutegia goizko 09:00etatik 14:30ak arta izango da. Busturialdeko hainbat txokotatik heldutako 13 ekoizle izango ditu hitzorduak; eta hitzordu berezia den heinean.

Bestetik, eta ohikoa den legez, oraingo honetan ere eskualdeko lehen sektoreko ekoizleek parte hartuko dute azokan. Bertako postuetan barazki eta frutak izango dira salgai, baina baita artisautza produktuak, Euskadiko hainbat lekutatik etorriak (saskigintza, zeramika, larrua, apaingarriak…) eta patea edota eztia bezalako lehen mailako jakiak ere. Umeen jolasak ere izango dira azokaren jardunaldian.