Albisteak

 

Hiribildua sortu zeneko 650. urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dira. Ospakizunerako oinarri hartu den data 1.366ko apirilaren 28a da, sasoi horretako kronika baten arabera, Tello Konde jaunak "dekretuz banatu zuelako Lumoko auzo bat, Gernika hain zuzen, eta hiribildu izateko kategoria eman ziolako data horretan".

Ospakizuna antolatzeko elkarte ugarik parte hartzen duen batzordea sortu da. Batzorde horrek ekimen ugari batzen dituen egitaraua antolatu du. Ekimen horien artean hurrengoak daude: abendurako argazki egutegiaren edizioa, Turismo Bulegoan lortu ahal izango dena 2 euroren truke; abendutik martxora hitzaldiak; euskarazko literatura lehiaketa, Gernikaren sorreraren gainekoa, 14tik 18 urtera bitarteko gazteei eta 19 urtetik gorakoei zuzenduta dagoena eta 2.400 euro banatuko dituena saritan.

Horrez gain, historia ikerketa saria, 2.400 eurokoa, Oka ibaiaren hegaletan arbolak landatzea eta antzerki lan berezia.

Orain arte egin izan dira beste ekitaldi batzuk: "Markak" ikuskizunaren antzespena, Bernardo Atxagaren nobelan oinarritutakoa edota udalerriaren hirigintza garapena ikusteko erakusketa, Fernando Hierrok margotutako akuarelen bidez gauzatuko dena, beste batzuen artean.

"Gernika sortu zeneko 650 urteurrena" literatura lehiaketaren oinarriak (PDF 262KB)

"Gernika sortu zeneko 650 urteurrena" lehiaketa: ikerketa historikoaren oinarriak (PDF 804KB)