Albisteak

 

Juan Calzada kaleko berregokitzapen lanekin jarraituko du Udalak. Herriko kalerik nagusienetakoa dugu hau.Saraspe plaza eta Juan Calzada kaleko 63. zenbakira artekoa (Gurutze Gorria) izango da lanek hartuko duten tartea, hots, 240 metroko luzera duena.

Udalerri atseginagoa eta irisgarriagoa lortze aldera bultzatutako ekimena da. Oinezkoek espazio handiagoak eta lehentasuna izango dute, ibilgailuen kalterako.

Jarduera plan honek 360.000 euroko aurrekontua du. Espaloi handiagoak egingo dituzte; kalearen alde batean, lau metroko zabalera izango du eta, bestean, hirukoa, gutxi gora behera.

Trafikorako errailaren kotak espaloiarena berarena izango du. Eta egokitzapen lan honek aurrekoaren jarraipena izango du (Pasealekua-Saraspe). Halaber, eremu bi horien arteko lotune gisa (ibilgailuentzakoa eta oinezkoentzakoa) euri-uren drenajerako erretenak egingo dira zoladura azpian, euri ura hustubidera bideratzeko.

Lau hilabeteko epemuga izango dute lanek. Otsailerako, beraz, amaituta egongo dira.Erabiliko duten materialari dagokionez esan behar da asfaltu ofitikoa jarriko dela ibilgailuentzakoa; oinezkoentzakoa, berriz, “porriño” arrosa eta gris alba koloreko granitoa. Pablo Picasso kalean jarrita dagoenaren antzekoa.