Albisteak

 

Azaroaren 25ean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna da, eta horren haritik Gernika-Lumoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak tertulia eta ekitaldi instituzionala antolatu ditu.

Ekitaldi instituzionala azaroaren 25ean egingo da, 11:30ean, Elai Alai aretoan. Bertan parte hartuko dute herriko DBHko ikasleek: emakumeen kontrako indarkeriari buruz egin dituzten lanen berri emateaz gainera.

Egun horretakoak 19:30etan amaituko dira, ordu horretatik aurrera indarkeria gaitzesteko Merkurio plazan egingo den elkarretaratzearekin.