Albisteak

 

Udalak urrats bat gehiago eman du emakumeak eta euren eskubideak babesteko ahaleginean, Emakumeen Berdinatsunerako lehenengo Kontseilua eratuz. Maiatzean sortu zen Udal foroak, gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortu nahi du, gizartean funtsezkoa izan behar duen helburua lortuz.

Bere funtzioen artean, azpimarratu behar Udal esparru guztietan emakume eta gizonen arteko berdintasunaren sustapena edota persona, erakunde eta doakien gizarte esparruen partaidetza bultzatzea; horretarako, berdintasunarekin lortutako ekintzei buruzko informazioa, sutapena eta jarraipena egin nahi da.

Emakumeen Kontseilua, Gizarte Ekintzako Leire Bidaguren zinegotziaren zuzendaritzapean, arlo hori lantzen duten herriko elkarteen ordezkariek osatuko dute, beti ere emakume batek ordezkatuta. Horiekin batera, Udal teknikariak, Allende Salazar Ikastetxea, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatea eta udalean ordezkaritza duten talde politikoak. Parte hartu ahal izango dute baita ere nahi duten emakumeek euren izenean.

Kontseilua gutxienez hiru aldiz bilduko da urtean zehar, abian jarri beharreko ekimenak planifikatu eta ebaluatzeko. Dena dela, ez ohizko batzarrak ere egin ahal izango ditu gaurkotasunaren arabera, adibidez, genero biolentzia kasuak liratekeenean.