Albisteak

 

Xaibor diskotekak igande honetan emango dizkio Kaltzada Egoitzari Azken Asteleheneko enkantean ordaindu zituen 5.100 €-ak. Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkatea ere bertaratuko da egoitzaren ospakizun ekitaldietara.

Ehun urte beteak dituen Kaltzada egoitzak urtero lez hainbat kultur eta musika ekintza antolatu ditu bere jaieguna ospatzeko. 10:30ean txistularien dianak hasiko du eguna, eta 11:00etan meza izango da. Eukaristiaren ondoren, 11:45ean , ohitura denez, protokolozko taloi-ematea egingo da.

Horren ostean, dantzak eta Urdaibai Kantuz Kantu-ren emanaldia. Gainera, goiz osoan zehar pintxoak eta txakolina banatuko dituzte. Arrastian, berriz, Haurrentzako IX. Literatur Lehiaketaren sariak banatuko dituzte, eta ondoren, Gernikako Adineko Abesbatzak amaiera bikaina emango dio jaiegunari.