Albisteak

 

Gernika-Lumoko Gune Garbi Mugikorra martxan jarri da Santa Luzian eta bertan egongo da aste vetean. Zerbitzu hau jarri da etxeetako hondakinen biketa Zerbitzua erraztearren, birziklaia edota tratamendua gero eta errazagoa izan dadin. Gainera, herritarrek ingurumenarekin duten konpromisoa areagotu nahi da.

Gune mugikor hori ibilgailuz eramango da herriko leku desberdinetara (Santa Luzia, Lorategieta, Errenteria, Tilos pasealekura, erdialderea eta Lumora) eta leku bakoitzean hileko aste bete egongo da jarrita. Hilabeteak bost aste baditu, Lumon ere jarriko da. Gune horretan utzi ahal izango dira zenbait gauza: bonbilak, pilak, sakeleko telefonoak, kargadorak, aerosolak, inprimagailuetako kartutxoak, CD/DVDak, pintura ontziak eta erradiografiak.