Albisteak

 

Bosgarren edukiontzia edo edukiontzi marroia Gernikara iritsi da eta horregatik Udalak udalerriko herritarrei eta hondakin organikoen ekoizle txiki eta handiei zuzendutako informazio eta sentsibilizazio plana jarri du martxan.

Plan honek zure kontsultak bideratu eta ekimen honetan izena emateko komunikazio bide ezberdinak jartzen ditu zure eskura:

Halaber, egon zaitez adi, izan ere, ekimenaren gaineko berriak sare sozialetan eta udaleko web gunean jakinaraziko baititugu.

Gainera ospatuko diren puntu informatiboetara joan ahal izango zara. Puntuetan edukiontzi berria zelan erabili eta zeintzuk diren bere abantailak azalduko ditugu.

Zergatik bosgarren edukiontzia?

Hondakin organikoak, gure hondakin poltsaren %40 inguru dena, kalitatezko konposta egiteko aprobetxatu daitezke, ondoren, besteak beste, nekazaritza edo lorezaintzan erabili ahal izateko.

Gainera, sistema honek dirua aurreztea ahalbidetu du, hondakin organikoak bakarka kudeatzea, birziklagarriak ez diren hondakinekin batera kudeatzea baino merkeagoa baita.

Zer bota daiteke konpost-ontzian?

Ondokoak bota ahal izango dira: leka, fruta, barazki, edo pasta hondakinak, landare hondakinak, fruitu lehorrak, sukaldeko papera edo paperezko ezpainzapiak. Alabaina, ezingo dira bota haragi, arrain edo itsaski hondakinak, arrautza-oskolak, gazta, animalien janaria, lurra, pixoihalak edo zigarro-mutxikinak.

Nola parte-hartu dezakezu?

Kanpainan parte hartzeko familia eta ekoizleek Udalak martxan jarritako edozein kanaletatik egin ahal izango dute (emaila, telefonoa, informazio-puntuak…). Horretarako, beharrezkoa den materialen kit-a guztiz doan jasoko dute: 10 litroko ontzia, poltsa konpostagarriak eta kalean dagoen edukiontzia zabaldu ahal izateko giltza.

Zeure parte-hartzea behar dugu!

Informazio gehiago jaso dezakezu Udaletik antolatu ditugun ondorengo informazio puntuetan:

Egutegia
Data Ordua Lekua Ekintza mota
Azaroak 7 10:00-13:00 Merkatu plazan Informazioa eta material banaketa
Azaroak 19 11:00-14:00 Merkurioren Iturria Informazioa eta material banaketa
Abenduak 16 17:00-20:00 San Kristobal plazan Informazioa eta material banaketa
Puntu finkoa 8:00–14:00 Udaletxean Informazioa eta material banaketa