Albisteak

 

“Familia bidezko jarraipena” proiektuko azpiegitasmoa bat dugu “Euskera Olgetan Errotu”, 3-6 urte bitarteko umeei eta euren gurasoei begirako ekimena. Aurreko Plan Estrategikoan indarrean egon zen eta oraingoan (Euskara Sustatzeko Ekintza Plana) ere mantentzen dugu. Helburua: esparru ez formalean euskararen erabilpena areagotzeko baldintzak finkatu, guraso eta seme-alaben arteko harremanak giro ludikoan landuz.

Ekimenaren oinarri nagusiak:

  • Lehiaketa formatoa  duen egitasmoa dugu, baina ez konpetitiboa, baizik eta gurasoak umearekin gainditu beharreko froga batzuetan oinarritua.
  • Guraso euskaldunak eta erdi-euskaldunak beraien seme-alabekin  bikoteka  aritzea, froga desberdinak bitarteko: euskal jokoak, txisteak, bertsoak, abestiak, galderak, mimika….
  • 3 ekitaldi izango dira, hiru igandetan: azaroak 13 (baserriaren eguna), azaroak 20 (herriaren eguna) eta azaroak 27 (jai erraldoia, Euskararen Nazioarteko Eguneko atarikoa), Jai Alai Frontoian. 17:00etatik 20:00etara.

Egun hauetarako Jai-Alai Pilotalekua eraikina euskararen erabilera sustatzeko girotuko da. Parte hartzaileek elementu osatutako txokoetan ekintza eta jolas ezberdinak egiteko aukera izango dute.

Azaroaren 13an, domekaz, “Baserriaren Eguna”, azaroaren 20an, domekaz berriro, “Herriaren Eguna” eta azaroaren 27an, domekaz, “Jai Erraldoia” ospatuko ditugu .

Ume eta gurasoei parte hartzeko proposatuko zaizkien ekintzak:

“EOE 2016” BASERRIAREN EGUNA. AZAROAK 13.
TXOKOA EKINTZAK PARTE HARTZAILEAK
ORTUA Haziak landatu, potoaren dekorazioa egin eta animalien mozorroak. UMEA ETA GURASOA
ETARTE Jokoak: Arrautza eta koilara, txokor batzea, soka tira, saku lasterketa... UMEA ETA GURASOA
KORTA Marraztu, puzzleak, ipuin kontalaria eta animalien tailerra. UMEA ETA GURASOA
SUTONDOA Txokolatedun taloak egin, egosi eta jan. UMEA ETA GURASOA
SABAIA Aurkitu jolasa, ipuin kontalaria eta animalien jolasak. UMEA ETA GURASOA

“EOE 2016” HERRIAREN EGUNA. AZAROAK 20.
TXOKOA EKINTZAK PARTE HARTZAILEAK
ARROPA Arropa dendaren tailerra: Manikia egin.
Maniki handi bereziekin erropen izenak eta kokapena landu.
UMEA ETA GURASOA
APAINDEGIA Aurpegia margotu eta orraztu. UMEA ETA GURASOA
GOZOTEGIA Txanponak gozokiengatik trukatu. UMEA ETA GURASOA
BANKETXEA Txokoak egitean lortutako txarteleko puntuak txanponengatik trukatu. UMEA ETA GURASOA
KIROLDEGIA Jolasak: Punteria jolasak, gola sartu eta frontoia. UMEA ETA GURASOA
POSTETXEA Olentzerori gutuna idatzi eta postontzian sartu. UMEA ETA GURASOA
JATETXEA Menuaren laminak margoztu, hiztegia landu eta puzzleak. UMEA ETA GURASOA
PARKEA Jolas librea: Tobogana, kolumpioa, etxetxoak, soka-saltoa , salto egiteko pilotak...
Ipuin kontalaria.
UMEA ETA GURASOA
AUTOESKOLA Pedaldun autoen zirkuituan , pedaldunak gidatzeko baimena lortu. UMEA

“EOE 2016” JAI ERRALDOIA. AZAROAK 27.
TXOKOA EKINTZAK PARTE HARTZAILEAK
MARGOTU Lamina eta marrazkiak margoztu eta marrazteko aukera ematen zuen txokoa, lanen esposaketarako aukerarekin. UMEA ETA GURASOA
PUZZLEAK Mota ezberdinetako puzzleen txokoa, hiztegia, zenbakiak, eta ab lantzeko aukerarekin. UMEA ETA GURASOA
LEPOKOEN TAILERRA Lepokoak eta pultserak sortzeko gunea. UMEA ETA GURASOA
AURPEGIA MARGOTU Aukeratutako irudia aurpegian margotu. UMEA ETA GURASOA
TXIKI-TXOKOA Jolasteko gunea, megablock gunea, etxetxoak eta tunelak. UMEA ETA GURASOA
IPUIN KONTALARIA Gurasoentzako ipunak nola kontatzeko azalpen txikitxoak eta ostean ipuin kontalaria. UMEA ETA GURASOA
JOLAS LIBREA Pilo bat jostailu erraldoi, hala nola, eraikinak, kolunpioak salto saltoak, etab haur eta nagusiek elkarrekin jolasteko. UMEA ETA GURASOA
GAZTELU PUZGARRIAK Salto saltoka jolasteko gaztelu puzgarriak psikomotrizitatea lantzeko ezin hobeak. UMEA

Antolatzailea dugu Urdaibai Kultura, Aisialdi eta Kirol Elkartea URE, Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Arloarekin elkarlanean, eta bien arteko konpromisoak eta zereginak finkatzeko hitzarmen bat sinatu da, urtero bezala:

  • URE elkartearen ardurapean dago antolaketa, begiraleen dinamika lantzea, zabalkunderako euskarriak moldatzea,…
  • Euskara Arloaren ardura: diru baliabideak (7.401 euro), azpiegitura eskaini (Jai Alai frontoia), zabalkunderako euskarriak adostu eta umeen gurasoei gutuna etxeetara bidaltzeko bideak erraztu.

Egitasmoaren xede taldea, esan bezala, 3-6 (2011-2012 eta 2013 urteetan jaioak) urte bitarteko umeak eta euren gurasoak dira, 600 bat familia udalerrian. Gutuna bidaltzen zaie etxeetara, datuen babeserako legea zorrotz errespetatuz; parte hartzeko gonbidapen horrekin batera, izena emateko fitxa bat doa. Urtero parte hartzen dutenen kopurua: 200 bat ume eta euren gurasoak  (batzuetan biak: 300 bat guraso). Beraz, xede taldearen %35a izaten dugu partaide, Gernika-Lumolako herri ertain baterako arrakastatsua guretzat.

URE Elkartea eta Euskara Zerbitzua
2016-XI-2

Cartel (PDF 3,93KB)