Albisteak

 

Freskagarri lata erraldoi bat errotuluz beterikoa, Merkurio iturriaren aurrealdean. Horixe da Gernika-Lumoko udalak kontzientziatzeko kanpainarako erabiliko duena, udalerria garbi mantentzeko herritarrak motibatu nahirik. Sentsibilizazio kanpaina honek kontzientziatu nahi ditu herritarrak gune publikoak garbi mantentzearen garrantziaz.

Ekimen hau osatu egingo da Street Marketing jarduera batekin, antzezlan formatua izango duenarekin. Gaur izango da, azaroak 4, eta bihar ere, azaroak 5, 18:00etan, Merkurio iturriaren aurrealdean.