Albisteak

 

Urriko azken astelehenean 140.000 lagun etorri ziren Gernikara. Udaletxetik, Iñaki Gorroñok, Merkatu Saileko Arduradunak, balorazio baikorra egin du.

Udalak eta BBK-k emandako sariak 13:30ean banatu ziren. Barazkirik onenak Gamiz-Fikako Gorka Irazabalenak izan ziren eta fruitak Gatikako Iciar Etxebarriarenak; milalore eztirik onena Zornotzako Valentín Llonarena izan zen eta txilar eztia Kortezubiko Jabier Larrinagarena; lorerik onenak Gernika-Lumoko Mari Carmen Alzibarrenak; txakolin zuriaren eta beltzaren sariak Zallako José Domingo Txabarrik eraman zituen eta txakolin gorria José Antonio Torrek.

Gazten lehiaketaren irabazle nagusia Olaberriako Aizpea gaztandegia izan zen, bigarren saria Mutrikuko Goienetxek eraman zuen eta hirugarrena Galarretako Azkarrak.

Gaztaren enkantean Xaibor diskotekak eskuratui zituen 1. eta 2. saritutako gaztak. Lehenengo saria eraman zuen gaztaren enkantean 5.000 euro ordaindu zituen eta bigarren saria eraman zuenarenean 100 euro. Enkantean lortutako 5.100 euroak Udalak Calzada adineko egonetxeari emango dizkio.