Albisteak

 

Datorren astetik aurrera, Gernika-Lumon garbiketa zerbitzu berria jarriko da martxan. Gaur aurkeztu du Udalak zerbitzu berria, garbitasunerako eta zabor bilketarako zerbitzu eraginkor eta modernoa izateko asmoz. Zerbitzu eskaintza hauek direla eta, hainbat sari irabazi ditu udalerriak “Escoba de Oro 2014” delakoa, esaterako, udalerria garbi izateko egindako ahaleginak eta diru inbertsioak direla eta.

Garbitasun eta hondakinak batzeko zerbitzu berriak 2.768.830,77 euroko inbertsioa eskatzen du. Baina hobekuntzak dakartza zerbitzu honek. Hobekuntza plan honek 21 ibilgailu izan ditu. Segurtasun eta kutsadura gutxiko Europako araudia beteko dute (Euro 6). Eta udalerriko zaborra batzeko zerbitzua hobetuko du. Ibilgailu berriek, gainera, gas kutsakor gutxiago eragingo dute eta zarata gutxiago aterako.

Hauek dira, beraz, erosi diren ibilgailuak: 3 eskobatzaile (bat, errepideak garbitzeko, beste bat, oinezkoen guneak eta, azkena, elektrikoa); 8.000 litroko zizterna bat; hamabi (12) tonako garabiadun ibilgailua; ibilgailu elektriko laguntzailea; hidrogarbitzailea; triziklo elektrikoa; orga bat galdarak garraiatzeko; garbitzaile bat; putzegile elektrikoa; gatz sakabanatzailea; edukiontziak jasotzeko ibilgailu elektrikoa; ekipamenduetarako furgoneta; zamalanak albotik egiteko ibilgailu satelitea; albotik eta atzetik jasotzeko biltzaile bana; gune mugikor elektrikoa; bi bizikleta elektriko. Halaber, 338 garbitzeko gailu eta edukiontziak jarriko dira, paperontziak eta gune garbiak, besteak beste.

32 operari arduratuko dira herriko eremu guztiak modu egokian mantentzeko lanaldi desberdinetan, goizez, arratsaldez eta asteburuz.

Ekimen hau, aurrerapausoa da ingurumena gehiago ez kutsatzeko jokabidean, kalean jartzea ibilgailu jasangarriak eta erregai gutxi kontsumitzen eta zarata gutxi ateratzen dituztenak Halaber, asteburuetako garbiketa zerbitzua hobetuko da eta astegunetan maizago erabiliko da zerbitzu hau.

Garbiontzi mugikorretarako gunea, zerbitzu erosoa

Zerbitzu erosoa izango da hau, etxeko hondakinak batzeko erabiliko dena. Horrela, hondakin hauek birziklatzea eta tratatzea errazagoa izango da. Ibilgailu batek garraiatuko du edukiontzi hau udalerriko gune jakin batera. Bertan denbora jakin baterako izango da eta, gero, udalerriko beste gune batera eramango da zerbitzu bera egiteko.

Edukiontzi honetan batu ahal izango diren produktuak hauek dira: toxikoak, gaur egunera arte birziklatu ez direnak, pinturak, lakak, bernizak, fluoreszenteak eta lanparak, hondakin elektrikoak, ez izoztekoak, disolbatzaileak etab.