Albisteak

 

Santa Luziako parkea inauguratuko du Gernika-Lumoko Udalak datorren larunbatean, 13:00etan. Aldez aurretik, 12.00etan, Santa Luziako baselizan meza egongo da. Jauretxe hau XVI. mendekoa da eta Santiagoko Bideak duen historia-ondarea da. Udalak parkearen jardunetan kontuan izan du jauretxe hau.

Guztira 15.800 m2 egokitu dira. Gune berri honek umeen jolasetarako eremua dauka baselizaren aurrean eta ondoan iturri lehor bat eraiki da. Horrez gain, toki honetan dauden ekipamenduak eta erabilerak berrantolatu egin dira, baseliza eta umeen jolas eremuak. Pasaia onera ekarri da, arbolapeko bidexkak eta piknikerako eremuak trebatu dira eta horniketarako, ureztatzeko eta argi publikorako sareak berritu egin dira.

Parkeak erabilera ugari ditu, beraz, auzokide guztien beharrizanak asetzeko prestatu da, baina, batez ere, urbanizazio horretan bizi direnentzako. Izan ere, Santa Luziako parkearen aldaketak izan duen helburuetako bat izan da Vienako ‘hoff’a edo Alemaniako ‘siedlung’a osatzea aisiarako guneak dituen ekipamenduekin eta etxebizitza talde osoarekin.

Txikientzako jolasetarako eremua eguzkitsuagoa den gune batera eraman da eta guraso edo zaintzaileek zaintzeko lekua ere badu. Burutzapen proiektuak hariztia gorde egin du eta esparru osoko luminarien erreforma ere.

XVI. mendeko baseliza

Santa Luziako baseliza Lumoko San Pedro elizari erantsita dago eta historian zehar San Pedroko Patronatuaren parte izan da. Patronatu hau Allende Salazarreko, Mezeta etxeko eta Montefuerte kondeen menpe egon zen, berauek kobratzen zituzten zergak (hamarrenak).

Barrenean klasizista estiloko oholtza dauka, 1.650ean Foruko Tailerrean egin zen. Oholtzaren erdigunean Santa Luziaren irudia agertzen da eta goian hiru irudi daude: barrokoa den San Lorenzo, XVII.ekoa; beranduko gotikoa den Pietatea, XVI. mendekoa; eta gotikoa den eta Santiagoko Bidearekin harremana duen Santa Marina, XIV. mendekoa.