Albisteak

 

Aurtengoan ere gazta saltokiak izango dira ugarien, 64; hurrengo kopurua artisauena, 50. Zerrenda horretan hurrengo daude ortuarien saltokiak (48) eta txakoliarenak (19). Horrez gain, 19 saltoki izango dira ogia eta euskal pasteldunak, 15 kontserbetakoak, 17 makinariarenak, 12 saltoki fruitadunak, 5 ezti saltokiak, 3 esnekienak, 6 beste ekoizle batzuenak, 7 roskiladunak eta 6 sagardo ekoizleenak.

Azokan lehiaketa izango da hurrengo ataletan: ortuariak, fruitak, apaintzeko landareak, txakolina, eztia eta gazta.

Mailako epaimahaia

Epaimahaiari dagokionean, euskal nekazaritzan ezagunak diren teknikariez osaturik egongo da. Halere, gazta dastaketan partaide izango dira sukaldaritzako ospetsuak: Beñat Ormaetxea, Jauregibarria jatetxekoa, Unai Campo, Porrue jatetxekoa, Aitor Elizegi, Bascook jatetxekoa, Iñigo Ordorika, Zallo jatetxekoa, Ricardo Pérez, Yandiola jatetxekoa, Daniel García, Zortziko jatetxekoa, Javier García, Boroa jatetxekoa, Txemi Olazabalaga, Aizian jetetxekoa, Txomin Gomez, Lurrina jatetxekoa, Sergio Zarate, Zarate jatetxekoa, Josemi Azpeitia, Basque Culinary Center-eko euskal sukaldaritza irakaslea eta Ana Martin enologoa.

Kale batzuk itxita

Jai egun horren aitzakiarekin, gaurtik (eguena) aurrrera kale batzuk itxi egin beharko dira trafikurako, albo kaleetatik desbideratzeko.

Itxiko diren kaleak honako hauek izango dira: Adolfo Urioste kalea (gaur , hilak 28, 21:00etatik aurrera), Artekalea eta Juan Calzada kalea (bi hauek barikuz –hilak 28- 20:00etatik aurrera) eta San Juan kalea zapatuz –hilak 25- 14:00etatik aurrera.

Gainera, aipatu kaleak itxita egongo dira martitzenean ere, garbitasun lanak bitarteko.

Esku pilota partidak

Urrutikoetxea / Víctor
Arretxe II – Ibai Zabala / Etxebarria – Albisu

Zesta-punta partidak

Hormaetxea – López / Egiguren - Enbil
Gonzalo – Inza / Olharan - Minville

Gernika-Lumoko Azken Astelehenetako egitaraua

Urriak 31. Astelehena. Urriko azken asteleheneko feria

9:00etan. Nekazal produktuen lehiaketaren hasiera eta Nekazal makinariaren erakusketa
12:00etan. Bertsolariak Merkurio iturriaren inguruan: Andoni Egaña, Sebastián Lizaso eta Jone Uria.
13:30ean. Sari banaketa Merkurio iturrian
18:00etan. Zesta punta partidak Jai Alai frontoian
18:00etan. Esku pelota partidak Santanape frontoian