Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak merkataritza eta zerbitzugintza euskalduntzeko plana hasi zuenetik 25 urte igaro dira. Eta bide horretan Merkatarien Elkarteak (aurrerantzean GME) 2016tik aurrera beste leku bat hartuko du. Proiektuaren partaide-erabiltzaile izatetik, sustatzaile edota babesle izatera pasatuko da sinatu duten hitzarmen honen baitan.

Udaleko Euskara zerbitzuaren iritziz sektorearen sinergiak aprobetxatuta proiektuari bultzada kualitatiboa ematea lortu nahi da.

GMEk euren eguneroko jardunean (kanpo zein barruko komunikazioetan) euskararen erabilerari lehentasuna emateko konpromisoa berretsi dute. Eta Udalak horretarako laguntza eskainiko dio.

Horretaz gain, sinatu berri den hitzarmen honen babesean, elkarteak Udalak HITZARGUNE proiektuaren barruan bideratuko diren ekintza eta babestu eta sustatuko ditu, eta sektorea aztergai duten ikerketen emaitzan berri emango dio Udalaren Euskara Zerbitzuari. Eta Udalaren Euskara Zerbitzuak ere konpromisoa hartu du merkataritza eta hizkuntza aldagaiak dituzten ikerketa eta berriak jakinaraziko dizkiola sistematikoki GMEri

Erakunde bien arteko komunikazioa eraginkorra izan dadin hiru hilerik behin elkartuko dira.