Albisteak

 

Gernikako Arteskolan datorren ostegunean, hilak 13, ekingo diote 2016-17 ikasturte berriari. Arte-marrazketa eta pintura (olioa eta akuarela) dira bertan egin daitezkeen ikasketen ardatzak.

Eskolak asteazkenetan eta ostegunetan izango dira, 18:30etik 20:30era nagusientzat.

Matrikularen prezioa, berriz, 60 €-koa da nagusientzat, eta 30 €-koa 15 urtetik beherakoentzat. Izena emateko bezperara arte, 13ra arteko epea dago Kultur Etxeko bigarren solairuan, 18:30etatik 20:30etara.