Albisteak

 

Hilabete askotako lana ondoren, foru hiriak martxan dauka Oka ibaiaren ingurunea (Arabieta eta Errenteria aldea) berreskuratzeko Ekintza Plana, datozen urteetarako gida izango dena. Agiri horretan zehazten dira jokabideak eta ekintza lerroak, inguru degradatu hori berreskuratzeko. Horretarako, 29 neurri zehatz ezarri dira.

Planaren xederik garrantzitsuenak: leku horretako ikur diren baliabide paisajistikoak mantendu, ingurunearen kalitatea hobetu eta lurraren erabilera sozial eta/edo ekonomikoa lortu.

Planteatzen diren jokabideen artean, hurrengo nabarmendu behar: urbazterreko basoa berreskuratzea, landaredi inbaditzailea ezabatu eta kontrolatu, uharkara zaborrak botatzen diren noiz-behinka kontrolatu, hondakinak botatzen diren fokoak ezabatu eta kontrolatu, Ibarretik eta Urrengo kanaletik doan Ajangiztik Gernikarako bide zaharra berreskuratu, Gernika-Lumoko urtegia garbitu, interesgarriak diren baliabideei buruzko panel informatiboak jarri, zeharbideko pasealekutik beste ibilaldi batzuetarako loturak egokitu. Hori guztia osatzeko, hurrengoak ere bai: Gernika-Lumoko paisaiari buruzko dibulgazio materiala, aisialdi aktiboa eta osasuntsua gauzatu ahal izateko baliabideak eta aukerak eta sentsibilizazio kanpainak.

Azterlan hori moldatzeko, enpresa espezializatu batek egindako aldez aurretiko diagnostiko bat hartu zen oinarri, proposamen bitxiak jasotzen zituena. Aipatu proposamenak, ekainean eta uztailean burutu zen herritarren parte hartze prozesuan hobetu eta gehitu egin ziren. Dena dela, dokumentua jendaurrean egongo da BAO-n argitaratu eta hurrengo 15 eguneko epean, nahi dutenek ekarpenak egin ditzaten. Ikerlana kontsultatu egin datieke udalaren web orrian (www.gernika-lumo.net).

Zergatik Oka ibaiaren ingurunea?

Oka ibaia dugu Urdaibaiko ibai-sarean nagusi, Red Natura 2000-ko Kontserbazio Bereziko Gunetzat aintzat hartuta dagoena daukan balio ekologiko handiarengatik.

Urdaibaiko eta Gernika-Lumoko osagai paisajistiko nagusienetakoa dugu, bere historiari eta garapen sozioekonomikoari oso lotua. Ibarrean, ortuariak ekoiztea eta hiriko industria garapena eskutik joan dira eta landa atlantiarreko paisaia ezagunari ere lotuta; gero eta zailago hori mantentzea, lehenengo sektorean ez dagoelako erreleborik. Baina gaur egun, Arabietatik Errenteriarako Oka ibaiaren ingurunea dagradatuta dago; Bekoibarra eta Ibarra arteko hiria eta baserri giroaren arteko gunea dugu, industria eta enpresak kokatuta dagoena, Gernikako zeharbidearen eta landaredi inbaditzailearen eragina jaso duena. Gainera, hondakinak pilatzen diren lekuak daude, bideak egoera txarrean….

Beraz, ingurua berreskuratzeko eta bertako ingurumen eta kultur balioak sendotzeko, arestian aipatutako proposamenak gauzatu nahi dira eta, horretarako, ingurunearen kalitaterako oztopo diren paisaiako elementuak ezabatu, paisaian dauden balio handiko elementuak nabarmendu, interés ekologikoa, kulturala edo sozio-ekonomikoa bitarteko…eta paisaiaren gaiaz herritarrak sentsibilizatu, gure paisaia eta gure nortasunaren arteko elkar-ereginaz jabe daitezen.