Albisteak

 

Udalaren kirol Patronatuak Santanape kiroldegiko hobekuntza lanak bukatu ditu abuztuan zehar. Beraz, , kirol instalazio batzuk eraberritu egin dira. 204.000 euroko aurrekontua izan duten hobekuntzen artean, spinning egiteko berogehi hamar bizikletetatik erdiak aldatzea dago eta baita ere kardiorako hogeita hamar bat makina erostea. Atal honi dagokionean, zehatz-mehatz arraunerako 4 ergonometro, arineketarako 8 zinta, 6 bizikleta eliptiko, 2 step, 2 eskailera, 3 bizikleta altu eta beste bi etzanak aldatu dira. Horrez gain, ezinduen entrenamendurako makina bat ere aldatu da.

Aurtengoan, aparailuen %65a aldatu da eta gainerakoena datorren urtean zehar egingo da. Inbertsioen artean, takila guneko eta kiroldegiko pasiloko zoladuraren 510 metro karratu eraberritzea dago eta baita ere gimnasia tokiko zoladura eraberritzea. Zehazki, material sintetikoa jarri da eta gimnasia lekuko pisu libreko gunean zoladura berezia jarri da, pisu-tresnak erortzerakoan kalterik sor ez dezaten.

Iazkoan ere hobekuntzat egin ziren Malosteko kirol instalazioetan. Jendearen grada osagarri bat jarri zen, 156 eserku gehiagokoa, eta guztirako aforoa 800 ikusleentzat egokituz. Gainera, Urbietako kirol gunean ere, besteak beste, hobekuntza hauek burutu ziren: futbol zelaiko belar artifiziala aldatzea, inguru guztian hesia eta aldagelak eraberritzea. Bestalde, Udalak enpresa bat kontratatu zuen mende erditik gorako ibilbidea daukan Jai Alai frontoiko eraikina aztertzeko. Gutxi barru izango da prest azterketa hori.