Albisteak

 

Diru laguntza deialdi hau indarrean egongo da 2016ko urritik 2017ko irailaren azkenera arte, 2016ko udan egingo diren ikastaroak barru. Zertarako? Euskara ikasteko, unibertsitate mailan ikastaroak euskaraz egiteko eta gida baimena euskaraz lortzeko.

Gernika-Lumon enpadronatuta egon eta 16 urte baino gehiago dituztenei doazkie diru laguntzak. Bi motakoak dira:

  • Diru laguntza zati bat matrikula ordaintzeagatik eskatu daiteke ikastaroa hasi eta hilabeteko epean. Kasu honetan baremo bat erabiliko da, Errenta aitorpenaren araberako ingresoen eta ikastaroaren mailaren araberakoa.
  • Bigarren zatia asistentziagatiko diru laguntza da, ikastaroa amaitu eta hurrengo hilabeteko epean eskatu daitekeena. Kasu guztietan %35eko diru laguntza asistentzia %70etik gorakoa bada.

Doakotasuna nortzuk?:

  • Langabezian daudenak (%50 matrikulagatik eta %50 asistentziagatik) asistentzia beti ere %70etik gorakoa bada.
  • Oinarrizko Errenta jasotzen dutenak, aurreko kasuaren baldintza berdinekin.
    Aurreko urteetako balantze laburra:

Balantze laburra
Urtea Diru laguntzak guztira Eskaera kopurua
2011 9.527 53
2012 14.958 100
2013 13.389 78
2014 8.378 61
2015 5.696 45

Eskaeren artean nahiko orekatua da euskalduntzerako eta alfabetatzerako egiten diren eskaerak urtero, euskalduntzerako zerbait gehitxoago diren arren.

Bilakaerari erreparatuz gero, eskaera kopuruak beheranzko joera du. 2012 eta 2015 urteak alderatuz, ia erdira jaitsi da eskaera kopurua. Hortxe gure kezka, gure udalerriaren tipologiaren arabera eta aldaera demografikoak kontuan (etorri berriek erdaldungoa potolotu dute azken urteotan, ia-euskaldunen portzentajea…) euskalduntzerako beharrizana, batik bat, egon dago eta.

Beraz, euskaltegiekin elkarlanean, zabalkunderako erabili izan ditugun kanaletatik aparte (etxe atarietan oharra, komunikabideetara prentsa oharra, euskaltegiekin harreman zuzena araudiaz informatzeko,…) beste batzuk jorratzeko asmoa daukagu (liburutegiko eta “hitzargune kanpainako” facebook,…).

Informazio gehiagorako hurrengoetara jo: 94 627 02 05 / http://www.gernika-lumo-euskaraz.eus/