Albisteak

 

Fito y Fitipaldis taldeko Javi Alzola saxofoilaria Segundo Olaeta Musika Eskolako irakaslegoan izango dugu ekainera arte. Musikari honek jazz eta musika moderno tailerra eskainiko du haizezko musika tresnetarako, urritik ekainera bitartean; guztira 30 saio, 90 minutukoa bakoitza. Izena emateko epea zabalik dago jada.

Alzolaren saxofoia osagai zentrala izan da Fito y Fitipaldis taldean bi hamarkada baino gehiagoko bidean eta, jakina denez, ez dago pareko arrakastakorik Estatu mailan.

Interesatuek informazioa lortu ahal dute posta elektronikoz (idazkaritza@segundoolaeta.net) edota telefonoz (94 627 02 14). Tailerrean parte hartzeko prezioa 315 eurokoa da.