Albisteak

 

Ertibil Bizkaia 2016 erakusketa ibiltariak atseden leku hartuko du Gernika-Lumoko Kultur Etxean, irailaren 23tik urriaren 6ra arte. Bizkaiko Foru Aldundiak antolaturiko erakusketa da eta hogeita hamaulaugarren edizioa dugu.

Ekimen honetarako 109 proposamen jaso dira eta hauta-mahaiak 20 lan aukeratu ditu, XXXIV. Ertibil Bizkaia osatu dutenak. Euren artean, deialdi horretan irabazle gertatu diren hiru lanak nabarmendu behar dira: Amaia Gracia Azqueta-rena, Irantzu Yaldebere-rena eta Helena Goñi-rena.