Albisteak

 

Suteen aurkako ebakuazio-sistema hobetzeko proiektuaren hiru faseetako bigarrena bukatu du Udalak; suteen kasurako arriskuari azkarrago aurre egiteko aukera emango du horrek. Iazkoan egindako lanak eraikinaren hegoaldean burutu ziren, haurreskola eta haur eta lehen hezkuntzakoen gunean. Oraingoan, iparraldeko aldeari ekin zaio, Derrigorrezko bigarren hezkuntzakoak eta jantokia kokatzen diren inguruari, beste instalakuntza batzuen artean.

Lanak uda sasoian egin dira, 114.786,64 euroko aurreontuarekin. Eraikinaren barrualdeko patioetan larrialdietarako bi eskailera metaliko jarri dira. Gainera, barrualdeko distribuzioa egokitu egin da neurri baten, barrualdeko fatxadetan pasabideak ireki dira, patioetan zoladura jarri eta suteen aurkako babes sistemak instalatu ere.