Albisteak

 

Uztailan eta abuztuan Gernika-Lumora guztira 27.989 bisitari etorri dira. Horietatik %91,23 Estatutik eta atzerritik etorritakoak izan dira. Uztailean 10.054 lagun hurbildu dira eta abuztuan 17.855. Kopuru hauen arabera, Gernika turismorako jomuga segurua dela adierazi dezakegu. Iaz izandako kopurua baino handiagoa izan da, 986 bisitari gehiago, hain zuzen.

Jatorriaren arabera, Euskadiko turistei dagokienez, etorritakoak 1.405 lagun izan dira. Estatuko beste toki batzuetatik etorritakoak (kopuru osotik %57,15) gehienak Kataluniakoak dira, 4.878, madrildarrak 2.672, Valentziakoak 2.616 eta Andaluziakoak 1.907.

Kanpotarrak direla-eta 9.509 bisitari izan dira guztira. Horietatik Europako hurrengo herrietakoak izan dira nagusi: Frantsesak 3.470, alemaniarrak 969 eta italiarrak 785. Europarrak ez ezik, beste toki batzuetatik ere etorri dira, euretatik aipagarriena Ameriketatik etorritako kopurua da, 503 bisitari.

Beste alde batetik, Urriko Azken Astelehena arte Turismo Bulegoak izango duen ordutegia udakoa izango da, 10:00etatik 19:00etara. Zerbitzu hau hobetzeko erronkari eutsi diogunetik etekinak areagotu egin dira, urtea hasi zenetik hona 59.000 bisitari baino gehiagori eman die arreta.