Albisteak

 

Datorren irailaren 17tik aurrera eta irailaren 23ra arte, “Bizikletaren Astea” garatuko da. Aixerrotape txirrindulari elkarteak abian jarritako ekimena da, Gernika-Lumoko udalarekin elkarlanean, eta, beste behin ere, bere helburua da Gernika-Lumon bizikletaren erabilera  sustatzea garraiobide egoki gisa eta aisialdi osasuntsurako eta
jasangarritasunaren aldeko tresna gisa ere.

Bizikletaren alde onak nabarmentzeko, aisialdirako ekitaldi ugari antolatu dira, datorren zapatuan hasita; “Jabi Amorrortu” zikloturisten martxa garatuko da goizeko 9:00etatik 14:00etara, Merkurio iturrian irteera emanda. Bertan, hurrengo egunean, irailak 18 igandea, goizeko 10:00etan hasita, bizikletaren jaialdia izango da: gynkanak, haurrentzako jolasak, familien arteko martxa solidarioa Merkurio iturrian, 11:30ean hasita (familia bakoitzak janari lote bat emango du, Gurutze gorriari doan eskainiko zaiona).

Bestalde, Euskadi Fundazioak bide hezkuntzako eta mekanikari buruzko ikastaroak eskainiko ditu eta gynkanak ere bai hurrengo zentroetan: Allende Salazar, San Fidel eta Seber Altube. Ekintza hau, astelehenean (hilak 19), matitzenean (hilak 20) eta eguaztenean (hilak 21) garatuko da.

“Bizikletaren Astea”-k gailurra joko du “Ibilgailu gabeko munduko eguna” ospatuz, irailaren 22an izango dena. Hainbat ekimen garatuko dira, besteak beste, 8:30etik 9:30era bitartean eskoletarako joan-etorriak antolatuko dira. Bestalde, Eneko Redondo abenturazaleak hitzaldi bat eskainiko du “Sei hilabete gurpilekin bidaiari” lemapean, DBHko ikasleei zuzendua. Non? Elai Alai aretoan, 10:30etik 12:00etara bitartean.