Albisteak

 

Kultur Etxea herritarrentzako aisialdirako erreferentzia izango da aurten ere. Izan ere, aurten zazpi ikastaro antolatuko dira, eta horietatik bi umeentzako izango dira, pintura eta Arte eskolako marrazketa lantegia eta zeramika, hain zuzen. Beste alde batetik, nagusientzako ikastaroak dekorazio artea, zeramika, emakumearen psikologia, bitxien diseinurako eta osagarrien lantegia eta egur lantegia izango dira.

Ikastaroen prezioak 20 eta 30 euro artekoak izango dira, eta izena emateko epea irailaren 15ean hasiko da. Izena emateko orduan erroldatutakoek lehentasuna izango dute, eta ikastaroak emango dira gutxieneko partaide kopurua osatzen bada (zortzi lagun).

Alemana ikasteko ikastaroa

Gernika-Lumoko Goethe – Institut-ak, alemanaren eta bere kulturaren institutu ofizialak bere aldetik, matrikulazio epea ireki du Gernika-Lumon nahi duten guztiek alemana ikas dezaten. Ikasle berriek 340 euro ordaindu behar izango dute eta iaz matrikulatuta egon zirenek 310 euro. Klaseak hiruhilekoak izango dira, eta Aita Luis Villasante. udal euskaltegian izango dira. Interesa dutenek informazioan sakontzeko honako korreo elektroniko hau erabil dezakete: klaus.richter@sansebastian.goethe.org.