Albisteak

 

Urriko Lehenengo eta Azkeneko Astelehenetarako azokak gero eta hurbilago ditugu. Gernika-Lumoko Udaleko Azoka eta Merkataritza Sailak eskabideak aurkezteko epea ireki du, azoka hauetan postu bat eduki gura dutenentzat. Abere-azoka urriaren 2 eta 3an izango da, eta nekazaritza-azoka 31n gauzatuko da.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ustiapenerako Erregistroan altan egon behar izango dira parte hartu gura dutenak. Ekoizleek eta artisauek ere parte hartu ahal izango dute, erkidego mailako erakundeetako partaideak badira, baina azoka sustatzaileek gonbidapenak luzatuz gero.

Urriko Lehen Astelehenerako eskabideak Udaletxean aurkezteko epea irailaren 12tik 27a arte izango da; Urriko Azken Astelehenerako saltokia eskatzeko, irailaren 12tik urriaren 11 arte. Interesdunek dokumentazioa hurrengoetara bidali ahal izango dute:
Postaz: Gernika-Lumoko Udala, Foru Plaza, 3, 48300 Gernika-Lumo
Fax-ez: 94 6270080
Korreo elektronikoz: zerbitzuak@gernika-lumo.net 

Informazioa eta dokumentazioa Urriko Lehen Astelehenean izena emateko.
Informazioa eta dokumentazioa Urriko Azken Astelehenean izena emateko.