Albisteak

 

HHI-Helduen Hezkuntzako Ikastetxeak (CEPA) 2016-2017 ikasturtean matrikulatzeko epea ireki du. Zein heziketa mota aukeratzen den, izena emateko epea bat edo bestea izango da. Lehenengo eta behin, irakaskuntza arautuarekin hasiko dira: oinarrizko prestakuntza, DBH-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta atzerritarrentzako alfabetatze ikastaroa. Irail osoan zabalik egongo da hauetan izena emateko epea. 

Bestela, DBHko titulua edota kidekoa izatea derrigorrezkoa den programetan (25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak, goi mailako heziketa zikloak edo ziklo ez arautuak, oinarrizko informatika eta Intenet kasu baterako) matrikulatzeko epea, berriz, irailaren 5tik 16ra irekiko da. 

Informazio eta argibide gehiago jakiteko, deitu HHI/CEPA bertara, 946 270 025 telefonora; edo bidali mezu elektronikoa info@cepagernika.com helbidera; edo sartu www.cepagernika.net webgunean edo etorri bertora, ikastetxera, Artekale 8ko 2.era, egunero 10:00etatik 13:00etara eta astearte eta ostegunetan arratsaldez ere bai: 16:00etatik 19:00etara.