Albisteak

 

Gernika-Lumoko merkatu plazak hileroko lehen larunbateko azoka berezia hartuko du bihar, irailaren 3an, goizeko 9:00etatik 14:30era. Honakoan, Gernikako untxia eta Bizkaiko sagardoa izango dira protagonistak.

Bertaratzen direnek untxiarekin osatutako pintxoak jan eta sagardo ona edan ahal izango dute.

Gainera, larunbat guztietan, ohikoa izaten den moduan, eskualdeko baserritarrek euren fruta eta barazkiak ere jarriko dituzte salgai. Hauez gain, artisauek ere euren lekua izango dute azokan (zeramika, otzarak…) eta patea, gazta mota desberdinak edota eztia bezalako kalitatezko jakiak ere eskura daitezke.