Albisteak

 

Euskal herriko VI. emakumezkoen futbol kopa, Gernika-Lumoko Urbieta zelaian jokatuko da abuztuaren 28an goizeko 11:30etan eta Athletic  eta Reala izango dira aurrez aurre.

Kirola maila gorenekoa den emakumezkoen futbol partida hau, Euskal Herria Kirolak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesleagoarekin eta C.F. Gernika eta herriko udalaren laguntzarekin.

Sarrera doan izango da eta hainbat sari zozketatuko dira ikusleen artean. Besteak beste Boroa jatetxeko bi lagunentzako afaria.

Euskal Herria Kirolaren izenean Kike Zurutuzak  ekintza honen kirola maila azpimarratu du y babesleei eta laguntzaileei esker onak eman ondoren, giro paregabea eta Gernika-Lumoko  ikusle mordoska izango dela partidan ziurtatu du.

Udaleko kirol zinegotzia den Maria Uribek, final hau Gernika-Lumon jokatzearen poza azaldu dut eta kirolean eta bizitzako besta arloetan berdintasun politikak oraindik eta indar gehiagorekin bultzatzearen alde egin du.

Gernika futbol taldeko presidenteak den Victor Morenok ere bere poza agertu du Gernika-Lumon jokatuko delako final hau eta futbol zale guztiak animatu ditu kale ez egiteko igandean dugun kirol hitzordu honi.