Albisteak

 

Gernika-Lumoko Drogamenpekotasunen Prebentziorako Udal Zerbitzuak, Berdintasunerako Udal Zerbitzuak eta Gazte Informazio Bulegoak, "Ondo pasa… pasa barik" kanpaina antolatu dute berriz ere. Jaietan (Andra Mari eta San Roke) eman litezkeen arrisku portaeren inguruko sentsibilizazioa egiteko asmoa dute (alkoholaren gehiegizko kontsumoa edota beste substantzien kontsumoa, ligatzerako orduan eman litezkeen egoera arriskutsuak…).

Ekimena sustatzeko hainbat ekintza garatuko dira; lehenengoa, "Arduraz kontsumitu, zentzuz jokatu". Sukalki Txapelketaren ospakizunean “Ondo pasa…pasa barik” logoa eta lema daramaten paper birziklatuzko aho-zapiak erabiliko dira.

Kanpaina honekin jarraituz, karpa bat jarriko da, eta bertan drogen informazioa duen materiala, harreman sexual seguruen eta beste gai askoren inguruko informazioa egongo da eskuragai, eta baita drogen kalitatearen inguruko test-ak egiteko karabana ere. Programa honek "Testing" du izena eta gazteen artean arriskuak murrizteko informazioa luzatzea du helburu.

Bosgarren urtez, "indarkeria sexistaren prebentzioaren inguruko Informazio Gunea" antolatuko da. Zentzu honetan, "Ezetz ba!" eslogana daramaten eskuorri batzuk banatuko dira; hauetan eman litezkeen eraso sexisten aurrean, nola prebenitu, babestu eta jokatzeko gomendioak agertzen dira.

Kanpaina biak Saraspe plazan burutuko dira, abuztuaren 14an 23:00etatik 02:00etara.