Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udaleko Turismo Bulegoak eraberritze lanak burutu ditu udalerriko panel turistikoen egituretan, udalerriko puntu garrantzitsuenetan. Helburua da bisitariari eskaintzea informazio praktikoa eta zehatza, irudi erakargarriarekin eta laguntza eskaintzeko asmoarekin.

Guztira sei puntu dira, hurrengo lekuetan kokatuak: Turismo Bulegoaren sarreran, Santanape aparkalekuan, tren geltokiaren inguruan eta Junta Etxearen inguruan, Autobus geltokian eta Andra Maria Elizaren inguruan. Azken bi gune horietan egitura berri bi izango dira, bertaratzen diren turistak kontuan hartuta funtsezkotzat jo direlako.

Panel berrietan informazioa lau hizkuntzatan egongo da: ingelesez, frantsesez, euskaraz eta gaztelaniaz.

Hobekuntza horiekin batera, Europako Herrien parkean harri bolkanikozko (pirolaba) interpretazio mahai bat jarriko da eskulturei buruzkoa (Eduardo Chillidaren “Gure Aitaren Etxea” eta Henry Moore eskultore ingelesaren “Large Figure in a Shelter”. Panelean eskultura bakoitzari buruzko fitxa bat dago, bere esanahia eta egilearen bizitzaren isla azaltzen duena hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania eta ingelesa). Euskarria harri bolkanikoa da (pirolaba), oso gogorra.

Turismo bulegoaren egungo irudia

Ekimen honekin batera, Turismo bulegoaren barruko egitura berriztatu nahi izan da, turistentzat erakargarriago gerta dadin. Seguru lortu dena, magozte lanekin eta inguruko lekurik garrantzitsuenei buruzko neurri handiko irudiak jarrita (Gernikako Arbola, Omako basoa, Picasso-ren margoa, besteak beste).