Albisteak

 

Udalaren kirol Patronatuak Santanape kiroldegian hobekuntza lanak egingo ditu abuztuaren 1etik aurrera. Beraz, itxita egongo da egun horretatik aurrera, kirol instalazio batzuk eraberritu ahal izateko. 204.000 euroko aurrekontua izango duten hobekuntzen artean, spinning egiteko ehun bat bizikletetatik erdiak aldatzea dago eta baita ere kardiorako hogeita hamar bat makina erostea. Atal honi dagokionean, zehatz-mehatz arraunerako 4 ergonometro, arineketarako 8 zinta, 6 bizikleta eliptiko, 2 step, 2 eskailera, 3 bizikleta altu eta beste bi etzanak aldatuko dira. Horrez gain, ezinduen entrenamendurako makina bat ere aldatuko da.

Aurtengoan, aparailuen %65a aldatuko da eta gainerakoena datorren urtean zehar egingo da. Inbertsioen artean, takila guneko eta kiroldegiko pasiloko zoladuraren 510 metro karratu eraberritzea dago eta baita ere gimnasia tokiko zoladura eraberitzea. Zehazki, material sintetikoa jarriko da eta gimnasia lekuko pisu libreko gunean zoladura berezia jarriko da, pisu-tresnak erortzerakoan kalterik sor ez dezaten.

Iazkoan ere hobekuntzat egin ziren Malosteko kirol instalazioetan. Jendearen grada osagarri bat jarri zen, 156 eserku gehiagokoa, eta guztirako aforoa 800 ikusleentzat egokituz. Gainera, Urbietako kirol gunean er, besteak beste, hobekuntza hauek burutu ziren: futbol zelaiko belar artifiziala aldatzea, inguru guztian hesia eta aldagelak eraberritzea. Bestalde, Udalak enpresa bat kontratau zuen mende erditik gorako ibilbidea daukan Jai Alai frontoiko eraikina aztertzeko. Gutxi barru izango da prest azterketa hori.