Albisteak

 

Gernika-Lumoko Merkatu Plazak, hileko lehen larunbatero bezala, Azoka Berezia hartuko du abuztuaren 6an, 9:00etatik 14:30era, honako honetan bakailaoari eta Errioxako ardoari eskainia.

Bertaratzen direnek bakailaoz egindako pintxoak eta Errioxako ardoa jan eta edan ahal izango dituzte.

Gainera, larunbatetako azoka guztietan bezala, eskualdeko baserritarrek mota guztietako fruta eta barazkiak eramango dituzte nahi duenak erosi ahal izateko. Artisauek ere euren lekua edukiko dute azokan (zestogileak, zeramika…) eta pate edo eztia bezalako kalitatezko jakiak
ere erosi ahal izango dira. Haurrentzako jolasak ere jarriko dituzte Merkatuko plazan.