Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak jarraitu egiten du haurren jolastokiak hobetu eta egokitzen. Horrekin bat, datorren astean jarriko du San Juan Ibarra inguruan haur jolasetarako
gune bat, 70.000 euroko aurrekontua izangu duena. Lan horiek gauzatzeko epea hiru astebetekoa izango da.

Haurren aisialdirako gune berri horrek 220 metro karratu izango ditu eta kautxozko zoladura jarriko zaio. Jostailuak erraz erabiltzekoak izango dira eta erabilera anitzekoak, haurren oreka, ulermena eta koordinazioa lantzekoak. Honako tresnak izango ditu: bost moile edo malguki, hori zibi-zabu (bata sehaska eserlekuduna), hiru jostailu konbinatu (bata teilatu batekin horniturik) eta eetxetxo bat.

Ikusi proiektuaren irudiak (PDF 2,16MB)