Albisteak

 

Gaudeamus Koralak hiru domina lortu ditu Abesbatzen Mundu Jardunaldietan, Sochin (Errusia). Bata, urrezkoa polifonian, bestea, zilarrezkoa folklore modalitatean, eta hirugarrena, urrezkoa eszenatokiko folklore modalitatean. Hiru dominek, euskal musika sasoian dagoela egiaztatzeko eta Txina, Kroazia eta Errusialako herrialdeetako taldeei aurrea hartzeko ere balio izan dute.

Musika olinpiada hauetan 33 herrialdeetako taldeek hartu dute parte, txapelketan izan diren 29 kategorietako gutxienez batean partaide izan direnak.

Lorpen hau aintzat hartuta, Udalak harrera ekitaldia antolatu du Udaletxean eguaztenerako, arratsaldeko 19:00etan.