Albisteak

 

"Gernika" eta "Urdaibai" markak suspertzeko eta turismo arloan lehiakorragoak izatearren, foru hiriko Turismo Arloak eta Urdaibai Bird Center erakunden artean lan egiteko estrategia aurkeztu dute gaur. Horretarako Natura zentroak bi telebista-pantaila jarri ditu Turismo Bulegoan. Batean zentroaren spota ikusi ahal izango da eta bestean bere garapena ezagutu ahal izango da. "Ekimenaren asmoa da Gernikara datozen turistei eta Urdaibai ezagutu nahi dutenei geure inguruaren ezagutza sakona eskaintzea. Batez ere, Euskal Herriko zein tokitara joan aukeratu behar dutenean, geure tokia hauta dezaten." Iñigo Magunagoikoetxea kultura zinegotziaren esanetan.

Gero eta konplexuagoa den eta gero eta lehia handia dagoen arloan lan egiten ahalegintzen da Turismo Bulegoa. Horrexegatik, arrakasta lortzeko tresnak erabili behar dira: ezagutza, berrikuntza, bikaintasuna, lan handia eta, batez ere, iraunkortasuna. Iñigo Magunagoikoetxea kultura zinegotziaren berbetan "horrelaxe ziurtatuko dugu turisten kopurua eta gure ekonomia-jardueran duen garrantzia gero eta handiagoa izatea".

Errekor berriak

Iaz 63.864 turista etorri ziren gure herrira, aurten, dagoeneko, Turismo Bulegoak egindako jarraipenaren arabera 29.273 izan dira, 2015eko lehenengo sei hilabeteetan baino 8.250 gehiago. Kopuru pozgarri hauen arrazoia, duda barik, Turismo Bulegoan gauzatu den berrikuntzan datza. Horrez gain, ordutegiaren aldaketek ere eragina izan dute, eta horrela urtean %6 turista gehiagori eman ahal zaio behar duen arreta. Aste Santutik urrira, 10:00etatik 19:00etara dago zabalik, astelehenetik larunbatera, eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara. Gehiketa honek 1.914 zerbitzu ordu gehiago ematea ekarriko du.