Albisteak

 

Udalak, sute kasurako ebakuazio sistemak hobetzeko proiektuaren hiru faseetako bigarrenari ekingo dio uztailean, sute mehatxuaren aurrean egokiago erantzun ahal izateko. Iaz egindako lanekin, hegoaldea egokitu zen, haurreskola, haur hezkuntza eta lehen hezkuntza hartzen dituena. Oraingoan, iparraldeko gunea landuko da, Bigarren hezkuntza eta jantokia kokatuta dauden lekua, besteak beste.

Lanak burutzeko 114.786,64 euroko aurrekontua erabiliko da: gehien bat, eraikinaren barrualdeko patioetan larrialdirako eskailera metalikoak jartzea izango da. Gainera, aldatu egingo dira neurri batean barrualdeko banaketak eta barrualdeko fatxadetan ere irteera lekuak egokituko dira; patioetan zoladura jarriko da eta suteen aurkako bidezko babes sistemak jarriko dira.