Albisteak

 

Atzo, Unir l'Europe Frantziako erakundearen buru Jacquer Scmitt jauna Gernika-Lumon izan zen, Europako bosgarren ibilbidea aitzakia. “Desberdintasunean bat eginda” lemapean, programa honen ikuspuntua da nola europearrek bat egin duten EB eratzeko, bakearen eta oparotasunaren alde lan egiteko, eta, aldi berean, kontinenteko kultura, ohitura eta Hizkuntza aniztasunari etekina ateratzeko. Horri eutsiz, Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko Alkateak ekimen honengatik interesa adierazi zuen eta Pablo Picasso kalean kokaturiko mahaira hurbildu zen. Bertan, Schmitt jaunak eman zizkion azalpenak.

Europako ibilbidea-ren bidez hauxe lortu nahi da: kalean bertan, Espainiako, Portugaleko eta Frantziako hiritar desberdinen ekarpenak jaso, Europa are batuago bat eratze aldera.

Ekimen honen seigarren edizioa da, 2012an martxan jarri zenetik hurrengoen laguntzaz: Estrasburgoko hiria (Europako Parlamentuaren egoitza), Europako Kontseilua, Europako Giza Eskubideen Epaitegia eta Alsacia-Lorena lurraldeko herri-agintariak. Oraingo edizioa uztailaren 17an bukatuko da, Estrasburgon; ondoren, jasotako ekarpenak Europako Parlamentura bidaliko dira, aintzat hartuak izan daitezen.