Albisteak

 

Horretarako, eskola bide arriskurik gabeak jarriko dira abian, haurrek ohitura har dezaten ikastetxera oinez, patinetean edo bizikletan egiteko, ibilgailua gutxiago erabilita. Hauxe da, hain zuzen ere, “Eskola Bidea” proiektuaren helburua. Proiektu hau hiribilduko eskolek, Ikasleen Guraso Elkarteak eta Osasun Sareak bultzatu dute. Proiektua abian jarri, eta 400 ikaslek hartu dute parte ekimenean, gutxi gorabehera. Proiektuaren sustatzaileen arabera, ekimena arrakastatsua izan da. Hori dela eta, datorren ikasturterako dute asmoari berrekiteko, sistema hau bermatze aldera.

Proiektu honen bultzatzaileek mugikortasunari buruzko azterlana egin dute, eta joan-etorri jasangarriak bultzatzearren, ibilbide eta jarduera jakinak egituratu dituzte, betiere kontuan hartuta zeintzuk diren hezkuntza komunitateak dituen beharrizanak. Hiru ibilbide aukeratu dituzte guztira. Haurrak bolondresekin batera joan dira, eta hauek ikasleen ardura hartu dute ibilbideak segurtasun osoz egin ditzaten.

Ibilbide jasangarria eta segurua

Helburu nagusia da ikasleek eskolarako bidea modu jasangarrian eta seguruan egitea eta beste herritarrekin eta ibilgailuekin kalean harremanean bizitzen ikastea. Inplikatuta dauden agente guztiek argi daukate “Eskolako Bidea” proiektua ez dela haurrek ibltzekoa soilik, baizik eta ibilgailuek gutxiago kutsatzekoa eta heziketa jarduera bat.

Lehenengo fasean, parte hartzen duten ikastetxeetan egindako inkesta batekin agertu da haur eta lehen hezkuntzako ikasleak egunero doazela eskola oinez %47 bat, kotxez %40a, bizikletaz %1a eta garraio publikoan %6a.

Galdeketa horiekin aztertu ahal izan zen eguneroko ibilaldi horiek zelan egiten ziren, ikasleen autonomia, egiten duten distantzia eta ingurumen urbanoaz duten pertzepzioa. Datu horiekin egin ahal izan da ibilbideen segurtasunari buruzko azterketa, arazoak zeintzuk diren jakin (aparkatutako kotxeekin sortzen diten ikuspen arazoak, bide-gurutze edo zebra-bide arriskutsuak edota espaloi estuak) eta konponbideak planteatu.