Albisteak

 

Kalitatezko parkea izango du Santa Luziak irailerako eta berde-gune garrantzitsu bilakatuko da. Honetarako, Udalak apirilean hasi zituen lur eremu hau birgaitzeko lanak. Orube honek 15.800 metro karratu ditu. Eta bertan haur jolasetarako gunea izango du, baselizaren aurrean. Eta honen alboan iturri lehorra eraikiko dute. Berde gunearen beste muturrean ibilbide pare bat egingo dira eta zuhaitzak jarriko. Zuhaitz artean picnic-ak egiteko gunea gaituko da. Proiektuak 680.000 euroko diru inbertsioa izango du.

Gune honek erabilera asko izango ditu aisia eta atsedenerako, betiere zonalde horrek dituen premiei erantzunda.

Erabiliko den inbertsioaren harira, irisgarritasunari buruzko araudia beteko da, halaber, eta baita argiteria berria jarriko ere.