Albisteak

 

Gernika-Lumoko Merkatu Plazak, hileko lehen larunbatero bezala, Azoka Berezia hartuko du uztailaren 2an, 9:00etatik 14:30era, honako honetan Gernikako Piperrari eskainita. Hitzordu honetan Bizkaiko leku desberdinetatik etorritako ekoizleak batuko dira (Ajangiz, Arratzu, Mundaka, Forua....).

Bertaratzen direnek piperrekin egindako pintxoak dastatu ahal izango dituzte.

Gainera, larunbatetako azoka guztietan bezala, eskualdeko baserritarrek mota guztietako fruta eta barazkiak eramango dituzte nahi duenak erosi ahal izateko. Artisauek ere euren lekua edukiko dute azokan (zestogileak, zeramika…) eta pate edo eztia bezalako kalitatezko jakiak ere erosi ahal izango dira. Haurrentzako jolasak ere jarriko dituzte Merkatuko plazan.