Albisteak

 

Kultur Etxea Fundazioak 2016ko diru-laguntzak emateko deialdirako epea jakinarazi die elkarteei, kultura jarduerak burutze aldera.

Norgehiagoka erregimeneko diru laguntzak diru irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeei zuzenduta daude, eta kultura sustatzeko jarduerak gauzatzen dituztenei. Eskabideak aurkezteko epea indarrean izango da uztailaren 15era arte, arratsaldeko 14:00ak arte.

Eskabideok Kultur Etxean aurkeztu beharko dira. Eta hauei erantsita, diru laguntza eskatzen den jardueraren gaineko proiektuaren azalpen memoria.