Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udaleko Ingurumen arloak abian jarri du Paisaiaren gaineko Ekintza Plana egiteko prozesua. Pla honek Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen arloko diru laguntza izango du. Halaber, hainbat jarduera estrategiko ezarriko dira datozen urteetan garatuko direnak. Hiribilduko eremu degradatuak edo mehatxatuak berreskuratzea du helburu plan honek. Hau da, Oka ibaiaren ibilgua hartuko da kontuan, Txaporta eta Errenteriako zubien artekoa, hain zuzen ere.

Hasteko eta behin, aztertuko den eremu horren diagnostikoa egingo da eta datozen hileetan plana eta kudeaketa neurriak zehaztuko dira. Prozesu honetan zehar, eta ekimenak denboran iraun dezan, ezinbestekoa da herritarren parte hartzea, hauen ekarpenak erabakiorrak izango direlako, gernikarren espektatibetara egokitutako plana diseinatzeko orduan.

Zentzu honetan, bada, ekainaren 23an, eguena, arratsaldeko 19:30ean Elai Alai aretoan emango zaio hasiera parte hartze prozesuari tailer baten bitartez. Tailer honetan proiektuaren zehaztasunak jakinaraziko zaizkie parte hartzaileei eta, halaber, jakin egingo da zein den hiribilduko paisaiari buruz herritarrek duten ulertzeko modua.

Interesatuek gaiaren inguruko galdetegia deskargatu ahal izango dute udaleko web orrian, hala nahiko balute.