Albisteak

 

José María Gorroñok, Gernika-Lumoko Alkateak, adierazi du Valentín Martínez Hacharen familiari egindako omenaldia “faxismoaren kontrako eta askatasunaren aldeko aitormena dela”. Hitz hauek erabilita egin zaio Gernika Batailoiko gudari honen familiari omenaldia

Ekitaldia Pasalekuan ospatu zen, Batailoiko gudarien oroitzapenerako xaflaren aurrean. Bertaratu zirenen artean egon dira gudariaren senideak eta Sabino Arana Fundazioko kideak.