Albisteak

 

Gernika-Lumoko udalak lan-poltsa sortu du atezain lanposturako.Lanpoltsa honetan parte hartu nahi duenak eskabideak aurkeztu beharko ditu udaleko erregistroan hamar eguneko epealdian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik zenbatzen hasita.

Lan-poltsan parte hartzeko oinarri edo baldintzak udaleko web orrian daude argitaratuta (LPE atalean) eta udaletxean bertan ere bai. Baldintza horietan, bada, zehazten dira zeintzuk diren bete beharreko lanak. Lan-poltsan parte hartu ahal izateko,  Eskola Graduatu titulua izan behar du gutxienez, edo honen baliokidea. Halaber, euskararen Lehen Hizkuntza eskakizunaren jabe behar du izan, besteak beste.