Albisteak

 

Irailaren 9ra arte, turistek eta herritarrek disfrutatu ahal izango dute aisialdirako proposamena honekin doan, zentzumena ukitzen duen esperientzian oinarritua. Andra Maria eliza gotikorako bisitaz ari gara; 12 metroko altuerara dagoen triforiotik aditzera emango zaigu Gernika eta Lumoren arteko istilu zaharren berri.

Euskadin triforio bat bisitatzeko dagoen aukera bakarretakoa da. Lurralde osoan Gasteizkoa baino ez dago. Beraz, interesatuek eliza hau bisitatu ahal izango dute astelehenetik barikura, 16:30etik 18:30era bitartean.

Eliza 1449koa da

Andra Mariaren eliza 1449an eraiki zen, udalerriko zaharrena. Hargatik, Hiriko gora-behera historiko guztien lekuko izan dugu.

Triforioa goialdean dagoen pasabide bat da, harrizko baranda batez apaindua, estilo gotikoan eraikitako elizetako ezaugarrietako bat.